Donosti Masters Cup nazioarteko futbol txapelketa FIFAk eta Espainiako Federakuntzak ezarritako arauetan oinarrituko da.
Mutilak
Neskak
. +30: 1996-12-31 aurretik jaiotako jokalariak
Baimen bereziak:
Taldeak 4 taldeko multzoetan banatuko dira. Talde horiek itzuli bakar bateko ligaxka jokatuko dute elkarren artean. Liga bukatzerakoan azkeneko fasea jolastuko da kamporaketa sistemakin. Lehenengo bi taldeak Play Off-a jolastuko dute eta 3. eta 4. taldeak berriz B- Liga. Futbol 7 jolastuko da +55 kategorian izan ezik, 8ko futbolean jokatuko baita.
Partiden puntuazioa
• Irabazitako partida: 3 puntu.
• Berdindutako partida: Punto 1.
• Galdutako partidu: 0 punto.
Partiden iraupena
1 x 25 min*
* Azken fasean, bi taldeak ados badaude, partiden iraupena 25 minututik 20 minutura murriztu ahal izango da. Erabaki hori partida hasi baino lehen hartu beharko da eta epaileari jakinarazi.
1. Fasea (Liga)
Sailkapenean bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, berdinketa desegiteko erabiliko diren sailkapen irizpideak honakoak izango dira:
2. Fasea (Kanporaketak) (Play Offak)
Berdinketarekin bukatzen diren partida guztiak penalti jaurtiketa bidez erabakiko dira, luzapenik gabe, F.I.F.A. arautegiak esaten duen moduan.
Talde batek, gehienez 20 jokalari sar ditzake partida batean (izen ematea). Gehienez hiru entrenatzaile sartu daitezke partida bakoitzeko. Aldaketak ROTATIBOAK dira: aldatutako jokalariak batek zelaian berriro sar daitezke zelaian. Aldaketa guztiak zelai erditik egin beharko dira, epaileak adieraztean eta partidua gelditzean.
Parte hartzaile guztiek adina adieraziko duten pultserak eramango dituzte akreditazio modura.
Akreditazoak emateko, jokalariek adin kontrola pasa beharko dute, honetarako jokalarien adina adierazten duen dokumentu original bat aurkeztu beharko dute (NAN, pasaportea, kirol fitxa,...). Akreditatu behar diren jokalariak DONOSTI MASTERS CUP-eko JOKALARIEN ZERRENDA OFIZIALEAN egon behar dute inskribatuak. Zerrenda hauek antolakuntzak taldeen esku jartzen ditu txapelketa baino lehen, eta taldeetako ordezkariek aurkeztu beharko dituzte organizazioko pertsonei. Behin izen ematea itxita, ezin izango da jokalaririk inskribatu.
Kamiseta guztiek zenbakiak izan beharko dituzte eta horiek partidako aktarekin bat etorri beharko dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Bi taldeen jantziak berdinak edo antzekoak izanez gero talde bisitariak (partida zerrendan bigarren azaltzen dena) kamiseta aldatu beharko du. Web-orrian ikusi ahal da taldeen kamiseten koloreak.
Jokalari bakoitzak kamiseta-zenbaki bera erabili beharko du txapelketa osoan zehar. Ez da onartuko jokalariek partidaz partida zenbakia aldatzea, eta talde bereko bi jokalarik ezin dute zenbaki bera erabili partida berean. Taldeek jokalarien zenbakiak antolakuntzari jakinarazi beharko dizkiote lehen partida baino lehen. Zenbaki-aldaketaren bat egin behar izanez gero, antolatzaileen aldez aurreko baimena beharko da, eta soilik arrazoi justifikatuengatik onartuko da.
Belar artifizialezkoak izango dira eta aluminiozko takoak dituzten botekin jolastea debekatuta egongo da. Derrigorrezkoa da zelai hauetan gomazko takoekin jolastea.
Ordutegiak zorroztasunez beteko dira. Taldeek, gutxienez, partida hasi baino 10 minutu lehenago prest egon beharko dute. Horrela ez bada, eta antolatzaileen ustetan berandutze hori arrazoirik gabe gertatu bada, partidaren emaitza 3-0 izango da.
Txartel gorri bat (zuzena) ikusten duen jokalariak bat, bi partidaz edo txapelketatik botaz zigortu daiteke (zigorraren arabera).
Talde batek txapelketan zehar jarrera gogorregia azalduko balu (kexa okerrak epaileei, liskarrak beste taldeko arduradunekin eta, bereiziki, antolatzaileekin, etab.) txapelketatik kanporatua izan daiteke. Era larrian kanporatutako kasu guztiak jokalariaren edo taldearen jatorrizko lurralde edo estatuko federakuntzari jakinaraziko zaizkie. Gipuzkoako futbol federakuntzara adskribitutako jokalari batek zelai edo zelai kanpoan bortxakeriaz portatuz gero, inplikatuen izen eta Abizenak federakuntzari pasako lirateke honek edo bere organo zigortzaileak diziplinazko zigorrak jarri dezan.
Talde ordezkariak beraien jokalarien jarreraz arduratuko dira bai epaileengan, bai taldekideengan, bai kontrakoengan, bai ikusleengan, bai antolakuntzarengan eta kirol instalakuntzek duten materialengan (aldagelak, aulkiak, zelaiak…)
Antolakuntzak aldagelak partida hasi eta bukatzerakoan ikustatuko ditu talde bakoitzeko delegatuarekin era aproposean erabiltzen direla ziurtatzeko. Era berean, arduradunak edozein modutako hondatzea gertatzekotan.
Txapelketak Kanporaketa larriak aztertu eta hurrengo edizioetan parte hartzea debekatu dezake. Arau honek jokalari indibidualak ez ezik talde osoari eragin diezaioke.
Partidak bukatu bezain laster bilduko da batzorde hau egunero. Zelaien arduradun guztiekin bilduko da eta egun osoan gertatutako gertakariak aztertuko dituzte. Txapelketa Batzordeak hartutako erabaki guztiak apelaezinak dira eta partaide guztiek errespetatu beharko dituzte, salbuespenik gabe. Txapelketa batzordea partiduak hasi aurretik jokalari guztien pultserak konprobatuko ditu
Txapelketa Batzordeak ahalmen osoa du egoki deritzon aldaketak egiteko partiden egitarauan, multzoen banaketari, jokorako zelaiei nahiz ordutegiari dagokion guztian. Taldeko arduradunari emango zaio aldaketen berri. Aldaketa guztiak Interneten jarriko dira, eta hau izango da antolakuntza erabiliko duen modua aldaketa hauek jakinarazteko
Parte-hartzaile guztiek kirol-istripuetarako aseguru pribatu bat izango dute, txapelketako partidetan balio duena. Kirol-jardunean istripuz sortutako lesio traumatikoak (kolpeak, erorketak edo jokotik zuzenean eratorritako lesio-mekanismoak) bakarrik estaltzen ditu. Kanpoan geratzen dira jatorri traumatikoa ez duten lesio eta patologiak, besteak beste, tiroiak, muskulu-gainkargak, tendinopatiak, kontrakturak, endekapen-prozesuak edo gainerabilerak eragindako lesioak eta mikrotraumatismo errepikakorrak. Halaber, polizak ez die estaldurarik emango 75 urtetik gorako parte-hartzaileei, eta kanpoan geratuko dira ondorio guztietarako.
Estaldurak barne
Istripua gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura
Lesiorik gertatuz gero, berehala jakinarazi behar zaio landa-ordezkariari (“Staff” gisa identifikatuta), istripu-agiria bete eta agiri horrekin hitzartutako Poliklinikara joan. Ezinbestekoa izango da medikuaren txostena eta laguntza-txartela gordetzea eta ondoren bidaltzea, espedientea behar bezala izapidetzeko.
Anbulantziak soilik erabiliko dira premiazko lekualdaketa behar denean edo hil ala biziko larrialdietan. Lesio arinen kasuan (zaintiratuak, kontusioak, uzkurdurak edo ezgaitzen ez duten bestelako lesioak), osasun-zentrora nork bere kabuz joan beharko du, dagokion partea bete ondoren.