diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Lehen parte-hartzea

Uruguai Donosti Masters Cup txapelketan izango da lehen aldiz

Aurten Uruguaiko bi talde izango ditugu, Trouville Universitariokoak hain zuzen ere, torneoko +45 eta +50 kategorietan parte hartuko dutenak.

Trouville Universitario 1982an sortutako futbol talde bat da, eta Uruguaiko Kirol Unibertsitario Ligan lehiatzen dena. Montevideo-Uruguaiko Juan XXIII Institutuko ikasle talde baten futbolarekiko pasiotik sortu zen, eta futbolean jolasteko eta unibertsitateko ikasketekin jarraitzeko asmoz, aipatu Ligan parte hartzeko talde bat sortzea erabaki zuten.

 

Denborak aurrera egin ahala, klubaren egitura haziz joan da, eta gaur egun honako kategoria hauek ditugu: 15 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak; 18 urtez azpikoak; 20 urtez azpikoak, beteranoak (Ligako maila nagusia), +35, +45 eta +55, baita eremu gorria izeneko kirol-zelai bat ere.

 

Antolakuntzatik ongi etorria ematen diegu eta zorte handia opa diegu estreinaldian.

 

Ongi etorri!!

Uruguai Donosti Masters Cup

Uruguai Donosti Masters Cup txapelketan izango da lehen aldiz

Argazkiak
bideoak