30 taldeen muga gainditu dugu!
Txapelketa hasteko lau hilabete falta direnean, 5 herrialdetako 30 taldek baino gehiagok baieztatu dute Donosti Masters Cup txapelketan parte hartuko dutela.
Goiztiarrena Mexikoko Tijuana 664 FC taldea izan zen, iazko esperientzia handiaren ondoren, 2024an berriz ere parte hartuko duena, gizonezkoen +35 eta +45 kategorietan eta emakumezkoen +30 kategorian, 3 talderekin.
Ondoren, Frantziako, Espainiako eta Mexikoko beste talde batzuk parte hartuko dute. Horietako batzuk edizio batean edo gehiagotan parte hartu dutenak: Olimaja, Municipaux Villenave, FC Saint Medard en Jalles.. eta beste batzuk berriz, lehenengo urtez parte hartuko dute: Newteam, FC Creonnais, Olympique St Louis, Boilers FC,...
Kategoriei dagokienez, oraingoz, +35 kategoria da eskatuena, eta, ondoren, +45 kategoria.
Talde guztioi ongietorria ematen dizuegu torneoan.