diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Madril eta Gipuzkoa, txapeldun

Rte. La Historia (+35), Hondarribia (+45), Sanagus (+50) eta Eibar emakumezkoetan, Donosti Masters Cup 2021eko irabazleak

Urtebeteko etenaldiaren ondoren, txapelketak maila handiko partidak eskaini zituen, bost futbol zelai ezberdinetan eta Zubietan programatutako azken kanporaketekin. Eibar emakumezkoetan, eta Rte. La Historia (+35), Hondarribia (+45) eta Sanagus (+50) izan ziren lehiaketako txapeldunak.

 

Lehiaketa larunbat goizean bertan hasi zen, baina ostiral arratsaldetik aurrera, parte hartu zuten taldeen adinaren kontrola egin zen Anoeta estadioan, eta edizio ezberdin honetan ere, taldeei harrera egiteko balio izan zuen. Frantziako taldeen ordezkaritza zabalarekin, eta Castellon, Madril, Katalunia, Aragoi, Asturias eta, jakina, Euskadiko taldeen parte-hartzearekin ekin zitzaion txapelketari.

Larunbat goizean, esan bezala, Hernanin, Don Boscon, Fanderian, Berion eta Zubietan hasi zen txapelketa. Futbolean aritzeko tenperatura ezin hobearekin, taldeek ahalegin guztiak egin zituzten euren kategorietako Azken Fasean egon ahal izateko.

Eguerdian indarrak berritzeko derrigorrez etena egin ondoren, arratsaldeko lehen ordutik, taldeak gogor aritu ziren azken kanporaketetarako sailkapenaren bila. Zalantzarik gabe, partida ikusgarriek zirrara sortu zuten eta zaleek ederki gozatu zuten.

Champions Leaguean, +35 mailako finala Rte. La Historiaren (Madril) eta Bar Olimajaren (Bartzelona) artean jokatu zen eta neurketa estu batean lehenengoak gailendu ziren 2-0. Hondarribiaren (Gipuzkoa) eta Centro Asturiano Oviedoren (Asturias) arteko +45 mailako finala ere bizia izan zen. Hondarribiakoek kopa eskuratu zuten, 2019an egin zuten moduan, amaierako markagailuan nagusi 3-1.

+50 mailan, Sanagus (Madril) izan zen aurkaririk indartsuena Veteranos Castellon-i 4-0 irabazita. Bestalde, emakumezkoetan, Eibarrek ere titulua berretsi zuen Oiartzuni penaltietan irabazita.

Kontsolazio finalei dagokienez, +35 mailan, Akabauak-ek (Gipuzkoa) Montgeron (Frantzia) gainditu zuen penaltietan. +45 mailan berriz, At. Sant Just-ek (Katalunia) 1-0 irabazi zion Aviron Bayonnais-i (Frantzia) eta Cesson 3-0 gailendu zitzaion Pont du Casse-ri frantziarren arteko norgehiagokan.

 

 

 

Edizio honetako garaileen zerrenda, beraz, honela geratu da:

 

+35 MAILA

Txapelduna: Rte. La Historia (Madril)

Txapeldunordea: Bar Olimaja (Bartzelona)

 

Kontsolazio txapelduna: Akabauak (Gipuzkoa)

Kontsolazioko txapeldunordea: Montgeron (Frantzia)

 

Jokalari onena: Angel Díaz (Rte. La Historia)

 

+45 MAILA

Txapelduna: Hondarribia (Gipuzkoa)

Txapeldunordea: Centro Asturiano Oviedo (Asturias)

 

Kontsolazio txapelduna: Ath. Sant Just (Bartzelona)

Kontsolazioko txapeldunordea: Aviron Bayonnais (Frantzia)

 

Jokalari onena: Héctor Lafuente (Centro Asturiano Oviedo)

 

+50 MAILA

Txapelduna: Sanagus (Madril)

Txapeldunordea: Veteranos Castellón (Castelló)

 

Kontsolazio txapelduna: Cesson (Frantzia)

Kontsolazioko txapeldunordea: Pont Du Casse (Frantzia)

 

Jokalari onena: J.A. Martín "Petón" (Sanagus)

 

EMAKUMEZKOEN +30 MAILA

Txapelduna: Eibar (Gipuzkoa)

Txapeldunordea: Oiartzun (Gipuzkoa)

 

Kontsolazioko txapelduna: Intxaurdi (Gipuzkoa)

Kontsolazioko txapeldunordea: Olympia Las Rozas (Madril)

Jokalari onena: Ana Santos (Tres Cantos)

 

Antolakuntzatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei aurten ere txapelketan izandako jokaeragatik. Espero dugu Donostiako egonaldiaz gozatu izana eta hurrengo edizioan itzultzeko gogoz egotea.

 

Datorren urtera arte!

 

 

Argazkiak
bideoak