Donostia 2026KO
MAIATZAREN 29tik 30era

Frantziako 20 talde baino gehiago Donosti Masters Cup 2026an

Frantziako taldeak

Frantziako 20 talde baino gehiago Donosti Masters Cup 2026an

Donosti Masters Cup 2026 txapelketak futbol beteranoa maite duten talde frantses ugari bilduko ditu berriro ere, adiskidetasun eta kirolarekiko grina giroan.

Edizio berri honetan, txapelketan Frantziatik etorritako 20 taldek baino gehiagok hartuko dute parte, hainbat herritatik etorritakoak, eta horrek kirol hitzordu honek urtez urte duen interes eta harrera ezin hobea islatzen du. Parte hartzaileen artean esperientzia errepikatzen duten taldeak daude, Donostiako hitzorduari leial, hala nola: Espagnol de Orleans, Stade Bordelais, Les Grealish, Los Parigos edo Le Bon Jouet, adibidez eta 2026ko edizioan parte hartuko duten beste batzuk: Stade Mayennais, AEPR Reze, D-Team...

Ohiko taldeen eta parte-hartzaile berrien konbinazioak txapelketa lehiakorra, anitza eta kirol-maila handikoa bermatzen du, Donosti Masters Cup-en ezaugarri den elkarbizitzaren, kiroltasunaren eta futbolarekiko grinaren espiritua galdu gabe.

Antolakuntzatik oso positiboki baloratzen dugu talde frantziarren erantzuna eta ongi etorria ematen diegu, aurten ere, txapelketa berezi honi.