Donosti Masters Cup 2026 txapelketa bikain amaitu da
Oiartzun KE, Sanpedrotarra FE, Relojería Mikel, Sanducero FC, Granados Suministros eta Sanagus izan dira Donosti Masters Cup 2026ko hamabigarren edizioko txapeldunak.
Donosti Masters Cup 2026 larunbatean amaitu zen, Zubieta, Puio, César Benito, Martutene eta Ugaldetxoko zelaietan jokatutako finalekin. Guztira, 8 herrialdetako 102 taldek hartu dute parte txapelketan, berriro ere erakutsiz futbolak ez duela adinik ulertzen eta kalitatea ez dela inoiz galtzen.
Ostiral arratsaldean jokatutako hasierako jardunaldian, minutu bateko isilunea egin zen partida guztien aurretik, Real Unión taldeko entrenatzaile historiko Javier Garmendiaren emaztearen omenez. Garmendiak eskerrak eman zituen eta hunkituta agertu zen keinuagatik.
Larunbat goizean partidak aldi berean berrabiatu ziren zortzi egoitzatan, eta arratsaldean jokatu ziren finalak bost zelaitan.
Gizonezkoen Champions League kategorian, txapeldunak honako hauek izan ziren: Sanpedrotarra FE (+35), Relojería Mikel (+40), Sanducero FC (+45), Granados Suministros (+50) eta Sanagus (+55).
Gizonezkoen Continental Cup txapelketan, berriz, irabazleak hauek izan ziren: Real Unión CD Roca (+35), Los Parigos USSE (+40), Eguzki Bistobar (+45), Originals (+50) eta Stade Bordelais (+55).
Emakumezkoen kategorian (+30), Oiartzun KE izan zen txapelduna, finalean SD Eibar mendean hartuta.
Giro bikaina eta kiroltasuna izan dira nagusi futbola, turismoa eta gastronomia protagonista izan diren asteburu honetan. Antolatzaileentzat, txapelketa hau proba ezin hobea izan da uztailaren 6an hasiko den Donosti Cup 2026ri begira; bertan, berriro ere, 30 herrialdetako 900 talde baino gehiago bilduko dira.