Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Hasi da Donosti Masters Cup 2023!

Hasi da Donosti Masters Cup 2023!

Gaur arratsaldean, 17: 00etan Puioko zelaian, Donosti Master Cup txapelketaren bederatzigarren edizioa hasiko da. Edizio berri honetan 8 herrialdetako 80 taldek hartuko dute parte, kirola eta turismoa batzen dituen ekitaldi honen marka historiko berria. Aurten, Portugal eta Suitzaren lehen aldia da,eta Espainia, Frantzia, Herbehereak, UK, Mexiko, Panama eta Argentinak berriz errepikatuko dute. Azpimarratu behar da hau izango dela ozeanoaren beste aldeko emakumeen ordezkaritza egongo den lehen aldia. Izan ere, Tijuana Masters Mexikoko klubak eta Panama Legend Panamako taldeak, aurreko edizioan ere bisitatu gintuztenak, parte hartuko dute edizio honetan, talde maskulino batekin eta emakumezko batekin. Estatuan, hainbat autonomia-erkidegoetako taldeak egongo dira, eta Euskadi, Madril eta Katalunia izango dira talde gehien jarriko dituztenak. Nafarroa, Errioxa, Aragoi, Valentzia, Kanariak eta Asturiasko taldeen ordezkaritza ere egongo da. Etxeko parte-hartzaileei dagokienez, Eibar, Hondarribi eta Real Union dira gogokoenak +35, +45 eta +50 kategorietan, hurrenez hurren. Emakumezkoen kategorian 5 klub arituko dira: Eibar, Tijuana México, Panama Legends, Oiarzun eta Dumboa. Maila honetako partida guztiak Cesar Benito zelai berrituan jokatuko dira, Intxaurdiren egoitzan.

Txapelketa Futbol 7 modalitatean jokatuko da, eta gizonezko 3 kategoria daude, 35, 45 eta 50 urtetik gorakoak, eta emakumezkoak berriz 1, 30 urtetik gorakoak. Partidak ostiral arratsaldean hasiko dira Puioko zelaian 17: 00etatik 20: 00etara. Larunbat goizean zazpi jokalekuraino iristen den zelai sorta zabaltzen da: Berio, Puio, Martutene, Cesar Benito, Hernani, Jesus Mari Zamora (Errenteria), eta Beraun. Azken fasea eta maila bakoitzeko finalak lau zelaietan jokatuko dira: Berio, Puio, Martutene eta Cesar Benito. Jardueren egitarauaren barruan, azpimarratzekoa da larunbat gauean Miramar Jauregian egingo den Itxiera Gala. Taldeek, bestalde, asteburua aprobetxatuko dute hiria bisitatzeko eta bertako gastronomia bikainaz gozatzeko.