Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Abian da 2024 Donosti Masters Cup-a!

X urteurrena

Abian da 2024 Donosti Masters Cup-a!

Gaur arratsaldean, 18:00etan Puioko zelaian eta 18:30ean Matigoxotegin, Donosti Master Cup-aren hamargarren edizioa hasiko da. Guztira, 6 herrialdetako 95 taldek hartuko dute parte, hau da, kirola eta turismoa batzen dituen ekitaldi honen errekor historiko berria. Aurten Ukraina torneoan estreinatuko da, eta Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru eta Argentinak ere parte hartuko dute.

Estatu mailan, hainbat autonomia-erkidegotako taldeak egongo dira, eta talde gehien Euskadik, Madrilek eta Kataluniak jarriko dituzte. Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Valentziako, Kanarietako eta Asturiasko taldeen ordezkariak ere egongo dira. Bertako parte-hartzaileei dagokienez, Real Union, Zarautz eta Pasaia dira faboritoak gizonezkoetan, eta Eibar, Oiarzun eta Dumboa emakumezkoetan.

Futbol 7 modalitatean jokatuko den txapelketak gizonezkoen 4 kategoria ditu, 35, 45, 50 eta 55 urtetik gorakoak, eta emakumezkoen 1, 30 urtetik gorakoak. Multzoen fasea gaur arratsaldean hasiko da aipatutako bi zelaietan, eta bihar goizean jarraituko du zortzi jokalekutan: Matigoxotegi, Berio, Puio, Martutene, César Benito, Jesús Mari Zamora (Pasaia), Mikel Odriozola estadioa (Beraun), eta Ugalde-Ventas (Irun). Maila bakoitzeko azken fasea eta finalak larunbat arratsaldean jokatuko dira lau jokalekutan: Matigoxotegi, Puio, Martutene eta Cesar Benito. Emakumezkoen kategorian, multzoen fasea eta azken fasea larunbat goizean izango da, Berioko zelaian.

Antolakuntzatik zorte handia opa diegu parte hartzen duten taldeei.