Donostia 2026KO
MAIATZAREN 29tik 30era

Hirugarren urtez jarraian itzuliko da Ukrainako ZP Schich txapelketara

Ukrainako ordezkaritza

Hirugarren urtez jarraian itzuliko da Ukrainako ZP Schich txapelketara

Ukrainako ZP Schich talde beteranoa prest dago Ukraina ordezkatzeko beste behin, aurten jokatuko den DOnosti Masters Cup txapelketan, +50 kategorian. Hirugarren aldiz jarraian lehiatuko da, eta urteak joan badira ere, futbolarekiko grinak bere horretan jarraitzen du.

2024an, ZP Schich-ek denak harritu zituen, bere kategorian txapeldun izan baitzen. Lorpen horrek harrotasunez bete zituen. Iaz, ordea, ezin izan zuten arrakasta hori bera lortu, baina horrek ez die amore eman. Kontrara, inoiz baino gogo eta determinazio gehiagorekin itzuliko dira aurten, finalera iritsi eta duela bi urte lortu zuten titulua berreskuratzeko ametsarekin.

Adinean aurrera egin arren, futbola kirol bat baino askoz gehiago dela erakusten jarraitzen du taldeak; bihotzean eramaten den pasioa da.

Antolakuntzatik, ongietorria ematen diegu aurten ere txapelketari