Multzoen zozketa eskuragarri dago jada!
Dagoeneko kontsulta daiteke nola osatu diren Donosti Masters Cup 2026ko taldeak.
Lehen fasea, ohi bezala, itzuli bakarreko liga sistemaren bidez jokatuko da. Fase hau amaitutakoan, talde bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek Champions Leaguera sailkatuko dira; hirugarren eta laugarren sailkatuek, berriz, Europa League jokatuko dute. Bost taldeko multzoetan, bosgarren sailkatua kanporatua izango da.
Emakumezkoen kategorian, lehenengo bi sailkatuek zuzenean jokatuko dute Champions Leagueko finala, eta hirugarren eta laugarren taldeek 3. eta 4. posturako partida jokatuko dute.
Datorren astean argitaratuko da partiden egutegi ofiziala.
Gero eta gutxiago falta da txapelketa hasteko!