Maiatzaren 5ean bukatuko da txapelketan izena emateko epea
Aurten zortzigarren edizioa ospatuko duen beteranoen nazioarteko futbol txapelketan parte hartzeko izen-emateak azken txanpan sartu dira
Astebete pasatxo falta da uztailaren 3tik 4ra bitartean egingo den 2022 Donosti Masters Cup txapelketan parte hartzeko izen-emateak ixteko. Orain arte 20 taldek eman dute izena 35 urtetik gorakoentzat, 10 taldek 45 eta 50 urtetik gorakoentzat eta 3 taldek emakumezkoentzat. Datozen egunetan azken orduko izen emateak espero dira, eta 50 talde baino gehiagorekin istea txapelketaren edizio berria.
Izena eman duten taldeen artean talde nazional gehienak daude, baina Frantziako ordezkaritza ere garrantzitsua izango da. Hala ere, Mexiko, Uruguai eta agian Panamako talderen bat izango dugu.
Madril, Katalunia eta Euskadi dira berriz ere ordezkaritza handiena duten erkidegoak, baina Asturias, Valentzia eta Kanariar Uharteetako taldeak ere izango dira.
Partidak ostiral arratsaldean hasiko dira (ekainak 3) eta finalak larunbatean, ekainak 4, izango dira.
Interesa duten taldeek maiatzaren 5a baino lehen eman dezakete izena www.donostimasterscup.com