Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Taldeak zozketatuta!

Taldeak zozketatuta!

Taldeen zozketaren emaitza kontsulta dezakezue. Atzo egindako zozketan, 1. ontzian atzerriko taldeak zeuden, 2. ontzian, talde nazionalak, eta 3. ontzian, tokiko taldeak. Ikusiko duzuenez, +35 kategorian 4ko 8 multzo daude guztira; +45 kategorian, 4 taldeko 4 multzo daude eta 5 taldeko multzo 1; +50 kategorian, 4 taldeko 3 multzo eta 5 taldeko 2 multzo daude, eta emakumezkoen +30 kategorian, berriz, 5 taldeko multzo bakarra.

Astebeteko epean 1. faseko partiden egutegia argitaratuko dugu, itzuli bakarreko ligaxka formatuan jokatuko dena.