diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

8. edizioa

2022eko Donosti Masters Cup-a ekainaren 3tik 5ra ospatuko da

Lanean ari gara "2022 Donosti Masters Cup " Beteranoen Nazioarteko Futbol Txapelketa antolatzeko.

8. edizioa ekainaren 3tik 5ra bitartean izango da. Gizonezkoenak, hiru kategoria izango ditu 35, 45 eta 50 urtetik gorakoentzat, eta emakumezkoenak bakarra, 30 urtetik gorakoentzat. Nazioarteko Beteranoen Futbol Txapelketa hau herrialdeko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta nazionalitate ezberdinetako talde ugari bilduko ditu berriro ere. Aurreko edizioan 40 taldek parte hartu zuten txapelketan, herrialde ezberdin ordezkatuz, Espainia, Frantzia, eta Argentina, baita Espainiako autonomia-erkidego ugari ere.

Lehiaketa ostiral arratsaldean hasiko da, ekainak 3, eta ekainaren 5ean amaituko da. Igandea izango da taldeen irteera eguna. Lehenengo fasean talde guztiek liga bat jokatuko dute itzuli bakarrera eta azken fasean partidak kanporaketak izango dira. Talde bakoitzak gutxienez 4 partida jokatuko ditu, 3 lehenengo fasekoak eta 1 gutxienez azken fasean.

Aurreko edizioetan bezala, nahi duten taldeak ostirala baino lehen Donostira iristeko aukera izango dute, entrenamenduren bat egitera edo lagunarteko partidaren bat jokatzera.

Donosti Cup-etik animatzen zaiteztuztegu futbola, turismoa eta dibertsioa uztartzen dituen txapelketa honetan parte hartzera, Donostiako hirian, hain zuzen ere, lehen mailako gastronomia duen hiri paregabean.

ekainaren 3tik 5ra ospatuko da

2022eko Donosti Masters Cup-a ekainaren 3tik 5ra ospatuko da

Argazkiak
bideoak