9. edizioa 2023ko ekainaren 2tik 3ra ospatuko da
2023 Donosti Masters Cup-a bederatzigarren urtez ospatuko da Donostian ekainaren lehengo asteburuan.
Nazioarteko Beteranoen Futbol Txapelketa hau herrialdeko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta nazionalitate ezberdinetako talde ugari bilduko ditu berriro ere. Aurreko edizioan 54 taldek parte hartu zuten txapelketan, 6 herrialde ezberdin ordezkatuz, Espainia, Frantzia, Mexico, Panama, Argentina eta Uruguay, baita Espainiako autonomia-erkidego ugari ere.
Txapelketa berriz ere gizonezkoen 3 mailak izango ditu, 35, 45 eta 50 urtetik gorakoentzat, eta emakumezkoen maila bat, 30 urtetik gorakoentzat. Kirol modalitateak, 7ko futbola izaten jarraituko du, eta berriro ere Donostian eta inguruetan dauden hainbat jolas zelaiak erabiliko dira.
Datozen egunetan informazio guztia eguneratzen joango gara webgunean, eta urriaren 10ean irekiko da ofizialki izena emate epea.