Donostia 2026KO
MAIATZAREN 29tik 30era

Masters Cup-eko 12. edizioa amaierara iritsi da!

Masters Cup-eko 12. edizioa amaierara iritsi da!

Amaiera eman diogu Masters Cup-eko 12. edizioari. Beste behin ere, txapelketa honek une ahaztezinak, partida bikainak eta, batez ere, kirolarekiko dugun pasioa elkarrekin partekatzeko aukera eskaini dizkigu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu edizio honetan parte hartu duten talde eta jokalari guztiei. Haien ahalegina, konpromisoa eta kiroltasuna ezinbestekoak izan dira dena hain ondo ateratzeko eta emozioz beteriko asteburu batez gozatzeko.

Era berean, gure esker ona adierazi nahi diegu epaileei, boluntarioei, laguntzaileei eta antolakuntzan parte hartu duten pertsona guztiei. Partida bakoitzaren atzean lan eta dedikazio ordu asko daude, eta horiei esker Donosti Masters Cup urtez urte hazten jarraitzen du.

Eta, noski, eskerrik asko asteburu osoan gurekin izan diren senide, lagun eta zale guztiei. Zuen presentziak, babesak eta giro bikainak are bereziago egiten dute esperientzia hau guztiontzat.

12.edizio honi agur esaten diogu, elkarrekin beste asteburu handi bat bizi izanaren pozarekin eta laster berriro elkartzeko ilusioarekin.

Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik, eta hurrengo Donosti Masters Cup-ean ikusiko dugu elkar!