Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Beteranoen txapelketan parte hartzeko izen-ematea martxa onean doa

Beteranoen txapelketa

Beteranoen txapelketan parte hartzeko izen-ematea martxa onean doa

“Donosti masters Cup” Nazioarteko Beteranoen txapelketaren 4. edizioan parte hartzeko izen-ematea martxa onean doa. Orain arte, Ingalaterrako, Frantziako eta Espainiako taldeak inskribatu dira eta Belgika, Portugal, Italia, Holanda, Kolonbia eta Brasiletik talde interesatuak ere baditugu.

 

Txapelketa ekainaren 9tik 11ra ospatuko da eta bi maila izango ditu: +35 eta +45. Partida guztiak 7ko futbolean jolastuko dira belar naturaleko edo/eta artifizialeko zelaietan.

 

Nabarmena da, hirugarren urtez Ingalaterrako Battersea Park eta Battersea Park Rangers-ek parte hartuko dutela. Gainera, aurten Londresetik hirugarren talde bat etorriko da +45 mailan parte hartuko duena. Frantziatik hiru klub berri izango ditugu: +45 SMS, Saint Micher Sur Orge-tik datorrena eta +45 mailan jolastuko duena bi taldeekin, Union Sportive Gueriniere, Caen-etik datorrena +35 talde batekin eta Pont du Casse Foulayronnes, +35 mailan ere jolastuko duena.

 

Espainiatik, zenbait taldek errepikatuko dute partaidetza. Sanagus Madriletik, joan den urteko +45 mailaren txapelduna eta Atletic Sant Just Kataluniarra bi taldekin bueltatuko dena: +35 eta +45. Honez gain, klub interesatuak ditugu Kantabriatik, Errioxatik, Gaztela eta Leonetik, Euskaditik,… eta hurrengo astetan beraien inskripzioen konfirmaketa jasotzea espero da.

 

Taldeak, ekainaren 9an iritsiko dira, egun horretan irikitze-partida izango da eta lehenego partidak jolastuko dira. Inskribatuak izango ditugun talde kopuruaren arabera finalak larunbat arratsaldean edo igande goizean ospatuko dira.

 

Txapelketan urtean zehar konpetizioan ibiltzen diren beteranoen taldeek parte hartu dezakete eta txapelketan soilik parte hartzeko osatzen direnak ere .

 

Dudarik gabe, aukera ezin hobea Donostian asteburu bat igarotzeko futbolera jolasten.