Ukrainako ZP Sich taldea Donosti Master Cup-era itzultzen da
Zaporizhyako taldea, 2024ko edizioko +50 txapeldunak, 2025 ko Donosti Masters Cup -era berriro datoz
ZP Sich Ukainako taldea Donosti Master Cup txapelketara itzultzen da, urte bikaina egin ostean: txapelketan estreinatu ziren, +50 kategorian. Zaporizhya ordezkatzen duen taldeak, 2024ko edizioan, 6 partidutan 5 garaipen eta 13 gol lortuz, ikaragarrizko emanaldia sinatu zuen. Zelaian erakutsitako nagusitasunak kategoriako onenak bezala koroatu zituen, eta aurten ere tituluaren borrokan izango dira.
Izen-emateak zabalik jarraitzen dute beteranoen futbol festa handi honetan parte hartu nahi duten talde guztientzat. Maiatzean ikusiko dugu elkar Donostian!