Eguberri eta urte on!!
Data hauek iristean, dena mantsoxeago doala ematen du, une ezin hobea da atzera begiratu eta une onak eskertzeko. Baina, batez ere, eskerrak emateko gure ondoan egon diren pertsonei. Horregatik, bihotzez eskertu nahi dizugu familia honetako kide izatea eta bidaia honetan gurekin egon izana.
Donosti Masters Cup 2024 txapelketari dagokionez, hauxe baino ezin dugu esan: zein urte berezia! Partehartze errekor berri batekin, Donostia futbolez, pasioz eta une ahaztezinez bete zen. Ezin gara harroago egon denon artean sortzen dugun giroaz.
2025eko edizioarekin (maiatzaren 30etik ekainaren 1era), istorio handi honen parte izaten jarraitzea gustatuko litzaiguke. Aurrez izena eman baduzu, udaberrian ikusiko dugu elkar, eta bestela, garaiz zaude oraindik!
Bakez, alaitasunez eta denbora luzez zureekin betetako Gabonak opa dizkizugu. 2025a osasunez beteta etortzea, erronka berriak eta, jakina, futbol asko.
Besarkada handi bat,