Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

10. urteurrena 2024ko maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean ospatuko da

DMC24 datak

Hamargarren urteurrena 2024ko maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean ospatuko da

Donosti Masters Cup-ek hamargarren urteurrena ospatuko du datorren urtean, ohi bezala, ekaineko lehen asteburuan.

Nazioarteko futbol txapelketa beterano hau Estatuko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da eta hainbat nazionalitatetako talde ugari bilduko ditu. Aurreko edizioan, 80 taldek hartu zuten parte eta 9 herrialde desberdin, -Espainia, Frantzia, Portugal, Herbehereak, Ingalaterra, Suitza, Mexiko, Panama eta Argentina- eta Espainiako hainbat autonomia-erkidego ordezkatu zituzten.

Torneoak gizonezkoen 3 kategoria izango ditu berriro -35, 45 eta 50 urtetik gorakoak-, eta emakumezkoen bat, 30 urtetik gorako neskentzat. Kirol modalitateak F 7 izaten jarraituko du, eta berriz ere Donostia eta inguruko hainbat jokaleku erabiliko dira.

Datozen egunetan informazio guztia eguneratzen joango gara web orrian, eta datorren urriaren 16an irekiko da ofizialki izena emateko epea.