Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Maiatzaren 5ean amaituko da Donosti Masters Cup txapelketan izena emateko epea

Maiatzaren 5ean amaituko da 2023ko Donosti Masters Cup txapelketan izena emateko epea

Aurten bederatzigarren edizioa duen beteranoen nazioarteko futbol txapelketan parte hartzeko izen-emateak azken txanpan sartu dira.

Bi aste pasatxo falta dira ekainaren 2tik 3ra bitartean egingo den Donosti Masters Cup 2023an parte hartzeko izen-emateak ixteko. Orain arte 26 talde daude 35 urtetik gorakoentzat kategorian izena emanda, 19 talde 45 eta 50 urtetik gorakoentzat kategorietan hurrenez hurren, eta 5 talde emakumezkoentzat. Datozen egunetan azken orduko izen-emateren bat jasotzea espero da eta 70 talde baino gehiagorekin itxiko da txapelketaren edizio berri hau.

Izena eman duten taldeen artean aurten sartu diren herrialde berriak daude: Suitza, Portugal eta Holanda, baina Mexiko, Panama, Ingalaterra, Frantzia eta Argentina ere izango ditugu.

Madril, Katalunia eta Euskadi dira ordezkaritza handiena duten erkidegoak, baina Kantabriako, Valentziako eta Kanarietako taldeak ere izango dira.

Partidak ekainaren 2an hasiko dira, arratsaldez, eta finalak larunbatean, hilaren 3an, arratsaldez.

Interesa duten taldeek maiatzaren 5a baino lehen eman dezakete izena www.donostimasterscup.com