Egun batzuk aurrerago esan genuen moduan, azken Faseko egutegia kontsultatu dezakezue jada. Aurten, Zubietan egiten ari diren obren eta ekipoen gehikuntzaren aurrean,azken fasean lau zelaietan banatuko da: Cesar Benito, Martutene, Puio eta Berio. Cesar Benito zelaian nesken azken faseko finala jokatuko da goizean. Arratsaldean aldiz, azken faseak hurrengo moduan banatuko dira: Puion +35 kategoriako Champions League-a jokatuko da, Martutenen, +45 eta +50 kategorietako Chanpions League-a, Berion +45 eta +50 kategorietako Continental Cup-a eta azkenik Cesar Beniton, +35 kategoriako Continental Cup-a.

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra