Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Urteurrena, parte-hartze errekor berriarekin

Errekorra

Urteurrena, parte-hartze errekor berriarekin

Maiatzaren 31tik ekainaren 1era bitartean egingo den Donosti Masters Cup-aren 10. ediziorako izen-emateak itxi dira dagoeneko. 

Guztira ehun bat talde egongo dira 5 kategoriatan banatuta, hau da, aurreko edizioan baino 18 talde gehiago. Kategorien arabera, eskaera handiena 35 urtetik gorakoena izan da (41 talde), ondoren +45ekoa (23 talde) eta, azkenik, +50ekoa (17 talde). 

Estreinatu berri den +55 kategorian 11 talde egongo dira guztira, kopuru oso ona, eta +30 Emakumezkoetan, 6 talde, aurreko edizioan baino bat gehiago. 

Guztira 6 herrialde egongo dira ordezkatuta, eta Ukraina izango da berritasun nagusia. Gainerako herrialdeak Espainia, Frantzia, Mexiko, Argetina eta Peru izango dira.

Hona hemen kategoria bakoitzean izena eman duten taldeak: