Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

2016ko Donosti Master Cup-a ekainaren 4an eta 5ean ospatuko da

3. Edizioa

2016ko Donosti Master Cup-a ekainaren 4an eta 5ean ospatuko da

« 2016ko Donosti Masters Cup » beterano txapelketa internazionalaren 3. Edizioa martxan dago.

Berriz ere, txapelketa ekainaren lehenengo asteburuan izango da, ekainak 4 eta 5. Txapelketak bi mailak izango ditu, +35 eta +45. Gipuzkoako hiriburuak hirugarren urtez herri ezberdineko beteranoen futbol taldeak batuko ditu. Joan den edizioan Frantziako, Ingalaterrako eta Espainiako taldeak izan genituen eta aurten zerrenda hau luzatzea espero dugu. 7ko Futbola jolastuko da partidetan eta txapelketa sistemak joan den bi urtekoak bezala izaten jarraituko du; lehenengo fasean talde guztiek besteen aurka jolastuko dute eta fase finalak kanporaketa sistema jarraituko du. Aurreneko bi edizioetan bizi den giroa zoragarria izan da eta joku garbia eta zintzotasuna izan dira elementu nagusi.

Web orrian edizio berriaren informazio guztia aurkituko duzue: mailak, aktibitateen egitaraua, arautegia,…eta laister prezioa jarriko dugu.

Dudarik Gabe, Donosti Masters Cup aukera zoragarria izango da berriro futbolaz gozatzeko Donostian.

 

Zuen zain gaude!!