Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

50 taldeen barrera gaindituta

Donosti Masters Cup txapelketaren 6. Edzioak 50 taldeen barrera gainditu du 6 herrialde ezberdinetan

35 eta 45 urtetik gorakoentzako txapelketa ekainaren 7tik 9ra jokatuko da eta turismoaren eta futbolaren arteko nahasketa perfektua eskainiz

Hiria gazteez beteko duen Nazioarteko Oinarrizko Futbol Txapelketa, hau da Donosti Cup-a, hilabete bat barru hasiko da eta haiek baino lehen beteranoen txanda da. Gazteen edizioaren antzera, beteranoen parte hartzaile zenbakiak igotzen darrai eta haren 6. edizioak 56 talde ekarriko ditu Frantzia, Ingalaterra, Belgika, Argentina eta Espainiako hainbat autonomietatik.

Donosti Masters Cup-a ekainaren 7tik 9ra ospatuko da eta inskribatutako taldeek kategoria hauetan hartuko dute parte: 35etik gorakoak eta 45etik gorakoak. Aurten txapelketaren historian lehen aldiz emakumezko taldeek tokia hartuko dute +35 kategorian. Asteburu honetan nahiz eta futbola protagonista izan turismorako, gastronomiarako eta aisialdirako denbora egongo da.

Frantziatik 12 taldek baieztatu dute partehartzea : Medoc Ocean, Espagnol de Orleans, International Events, Asqui la tronche, Cissac, Pont Du Casse, Espagnol de Orleans, Dax, Aviron Bayonnais, Bordeaux eta Saint Medart. Ingalaterratik Battersea Park eta el Battersea Park Rangers taldeek errepikatuko dute, bi taldeak Londresen bizi diren eta igandero zentroko parke batean jokatzeko elkartzen diren Inglesez eta Espainiarrez osatuak. Belgikatik Belgium Team, Colombiatik Alianza taldea, eta Argentinatik, La Banda Argentina.

Txapelketak Espainia barruko autonomía ezberdinetako ordezkaritza jasoko du: Cataluñan Unio Sportiva Sants, SP4, Veteranos Guitart, Olimaja, Sant Just Desvern, Ath. Sant Just, Atipics, Young Talent,  , Cantabrian Quintanilla Calvete, Madriden Sanagus, Los Indios eta Olimpia emakumezko taldea, Aragoien Autorestore, Veteranos Jaca, , Andaluzian Aljarafe United, Valentzian La Rua de Pau eta Veteranos Castellón, Gaztela eta Leonen Veteranos Segovia, Nafarroan Tio Baliz, eta nola ez, ongietorria emateko Euskadiko taldeak egongo dira: Stadium Kirolak, Akabauak, Trintxerpe, Real Unión, Virtuss, The Blacks, Andiano, Eibar, Oiartzun, Intxaurdi, Aztarnak, Ttipi Ttapa, Cracks de La Salle, Ademar, Nekaezinak, Hondarribi eta Donosti KE.

Atzerriko taldeak osteguna 6 eta ostirala 7aren artean iritsiko dira, non txapelketak hasiera ofiziala emango duen. Egun hartan lehen faseko lehen partidak jokatuko dira eta gauean Miramar Jauregian ongietorria emango diegu helduera ofizialean. Taldeak zelaitik kanpo hobe ezagutuko diren momentua.

Partidak larunbatean egun osoan zehar jokatuko dira zelai artifizialetan eta futbol 7 modalitatean. Lehen fasean 4-5 taldeko multzoak egingo dira eta haien artean ligatxo bat jokatuko dute, 25 minutuko 3-4 partida. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeek txapeldunen eliminatoria jokatuko dute arratsaldean, eta bitartean hirugarren, laugarren eta bostgarrenek Europa League-a jokatuko dute. Arratsaldean eliminatoriak eta finalak jokatuko dira. Sari banaketaren ostean partehartzaileak festa batera gonbidatuak izango dira eta igandea hiria bisitatzeko denbora edukiko dute.

Ostiralean txapelketa Puioko zelaian hasiko da. Larunbat goizean lehen faseko partidak jokatuko dira zelai ezberdinetan aldi berean: Puio, Anoetako Miniestadioa, Pasaia Don Bosco, Hernani eta Lasarte. Europa League-ko eliminatoria larunbat arratsaldean jokoatuko da Puion(+45) eta Hernanin (+35) eta Champions League-koa aldi berean jokatuko da Anoetako Miniestadioan.