Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Stadium Kirolak (+35) eta Real Unión (+45) 4.edizioko txapeldunak izan dira

Agurra eta txapeldunen zerrenda

Stadium Kirolak (+35) eta Real Unión (+45) 4.edizioko txapeldunak izan dira

Jada “Donosti Masters Cup” beteranoen nazioareteko futbol txapelketaren 4.edizioa amaitu da. Partiduz  eta emozioz beteriko asteburua bizi ondoren, Stadium Kirolak-a +35 kategoriako txapelduna aldarrikatu da. +45 kategorian, ordea, Real Unión-ek eskuratu du lehen postua. 

Ostiral arratsaldean, Erreala, Ath. San Just eta La Rua de Pau taldeen artean jokatutako partida triangeluar batekin eman zitzaion hasiera txapelketari. Ondoren, 4. edizio honetako parte hartzaile guztiei ongietorri ofiziala eman zitzaien Miramar Jauregian ospatutako harrera batean. Iñigo Olaizola txapelketako zuzendariaren hitz batzuen ondoren, azken edizioko unerik onenak gogoratu genituen aurkeztutako bideo batean eta azkenik koktel batez gozatu ahal izan genuen.

Larunbat goizean, lehen fasea jokatu zen aldibereko hiru zelai desberdinetan: Hernani, Puio eta Berio. Goiz bizi baten ondoren, jokalariek unibertsitateko jangelan elkartu ziren indarrak berritzeko, eta 15:00 ordutik aurrera, azkeneko fasea eta finalak jokatu ziren Berio zelaian.

Nekez talde guztiak lan gogorra egin zuten erronda guztiak gainditu eta azkenik finalera iristeko. Partidak oso lehiatutak egon ziren, gehienak penalti-txandetan ebatzita.

+35 kategoriaren finalean Stadium Kirolak Akabauak taldearen aurka jokatu zuen, 2-1 emaitzarekin Stadium Kirolaren alde. +45 finalean, Real Unión eta Aviron Bayonais-ek jokatu zuten, talde inrundarra 2-0 emaitzarekin txapelduna aldarrikatuz.

Edizio honen palmaresa horrela geratu da:

+35 KATEGORIA

Txapelduna:          Stadium Kirolak

Txapeldunordea:   Akabauak           

3. sailkatua:  Real Unión

4. sailkatua:    Autorestore

 

Kontsolamendu txapelduna: Pont du Casse (Frantzia)

Kontsolamendu txapeldunordea: Espagnol de Orleans (Frantzia)

 

Jokalaririk onena: Guilermo Murillo (Autorestore)

 

CATEGORÍA +45

Txapelduna:          Real Unión

Txapeldunordea:   Aviron Bayonais             

3. sailkatua:  Donosti KE

4. sailkatua:    Veteranos de Segovia

 

Kontsolamendu txapelduna: La Rua de Pau

Kontsolamendu txapeldunordea: SMS A (Francia)

 

Jokalaririk onena: Julen Urkiola (Real Unión)

 

Edizio honetan parte hartu duten persona guztiei eskertu nahi genioke txapelketa guztian zeharreko portaeta bikainagatik. Zuen egonaldiaz goza dezazuela espero dugu.

Hurrengo arte!