Partidak zuzenean bizi!

Donosti Masters Cupek berrikuntza berri bat ekarriko du aurten parte-hartzaile, senide eta zaleentzat: txapelketako partida askok zuzenean jarraitu ahal izango dira txapelketaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez, zelaietan instalatutako VEO kamerei esker.

Aurreko edizioan hainbat partida ordainpeko plataforma baten bidez eman ziren zuzenean. Aurten, Donosti Masters Cupen apustuaren barruan, txapelketaren esperientzia hobetzen jarraitzeko, zerbitzua guztiz doakoa izango da.

Horrela, jokalariek, familiek eta zaleek ostiraleko eta larunbat arratsaldeko partida askoren zuzeneko emanaldiez gozatu ahal izango dute edozein lekutatik, kalitate handiko estaldurarekin. Gainera, zuzenean emandako partida guztiak txapelketaren YouTubeko kanal ofizialean eskuragarri geratuko dira ondoren, amaitu ostean berriro ikusi ahal izateko.

Emankizunak zelaiaren arabera antolatuko dira; beraz, zuzeneko bakoitzak egun horretan zelai horretan jokatu eta grabatutako partida guztiak bilduko ditu.

Horrez gain, txapelketako partida guztiak, bai zuzenean ematen direnak bai emankizunik ez dutenak, denbora errealean jarraitu ahal izango dira txapelketaren aplikazio ofizialaren eta webgunearen bidez. Bertan, emaitzak, golak, sailkapenak eta partidaren beste datu batzuk unean-unean eguneratuko dira.

Jarraitu partidak zuzenean hemen

Aurten, bizi Donosti Masters Cup inoiz baino gehiago!