Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Real Unión, Hondarribia, Eibar

Gizonezko kategorian Real Unión (+35) eta Hondarribia (+45) izan dira garaile eta emakumezkoenetan Eibar taldea izan da irabazle Donosti Masters Cup 2019an

Donosti Masters Cup 2019 Futbol Beteranoko txapelketa Internazional honen 6. edizioak arrakasta handia izan du.

 

Beste urte batez futbolezko 140 norgehiagoka baino gehiago aldi berean jokatuak izan dira bost zelai ezberdinetan, eta finalak estu-estu batzuk ikusteko aukera izan genuen, non Eibar emakumezkoen kategorian, Real Unión +35 kategorian eta Hondarribi +45 kategorian txapelketako garaipena lortu zuten.

 

Baloiak Puion eman zituen lehen biraketak, lehen faseko 17 partida jokatuz. Zelaiko lehen pausoak eman ondoren harrera ofiziala ospatu zen Miramar Jauregian, non partehartzaileak cocktail batez eta bertako dantza Euskaldun batez ongietorria eman zitzaien hiriko badia ondoko paraje konpara ezinak lagunduta. Aurreko urtean parte hartutako taldeen arteko elkar ikuste momentua, musika, janaria eta txapelketaz gozatzeko gogoz beteriko giro ezin hobea.

 

Larunbat goizean txapelketa berriro martxan jarri zen eta gainontzeko partidak jokatu ziren Hernani, Don Bosco, Lasarte, Puio eta Anoetako Miniestadioan. Lehen fasea amaitu ostean Miniestadioko jantokian bildu ziren indarrak hartzeko, non haien jokaldi eta emaitzez hitz egiteaz gain eguraldi paregabe batez gozatzeko aukera izan zuten.

 

Nahiz eta neke handia zuten gainean, arratsaldeko partidak oso zirraragarriak izan ziren, taldeek zuten guztia jarri zuten zelaian finalera iristeko asmoz. Horrez gain, kanporaketa faseak jokatu ziren 3 zelaietan laguntza bikaina izan zuten IEMTC masajista institutuko langileen partetik eta eskerrak ematen dizkiegu haien lana eta dedikazioagatik.

 

Champions League-a Anoetako miniestadioan ospatu zen, +35eko finalean Los Indios(Madrid) eta Real Unión (Gipuzkoa) izan ziren jokatu zutenak, azken hauek 0-22 irabazi zutelarik norgehiagoka zital baten ondoren. Oso gogorra +45-eko finala baita ere,  Hondarribia(Gipuzkoa) eta Ath. Sant Just-en(Barcelona) artean, non Hondarribiarrek irabazi zuten 0-1 estu batekin.

 

 

Kontsolazio-finalari dagokionez, +35 kategoriako finalak Hernanin jokatu ziren Alianza(Colombia) eta Trintxerpe (Gipuzkoa) taldeen artean, non norgehiagoka estu baten ostean penaltiek erabaki zuten kolonbiarren garaipena. +45 kategoriako kontsolazio finala Puion jokatu zen Real Union eta Ademarren artean, non beste partida gogor baten ostean penaltiek laugarren kopa eman zion Gipuzkoako probintzia anfitrioiari Ademarren eskutik. Sants-ek hirugarren kopa lortu zuen Kataluniarrentzat, Battersea Parken aurka izan zuen norgehiagokaren ostean.

 

 

Aurtengo sailkapena, beraz, hala geratu da:

 

+35 kategoria

Txapelduna:         Real Unión (Guipúzcoa)

Txapeldunordea:   Los Indios (Madrid)           

 

Kontsolazioko txapelduna: Alianza (Colombia)

Kontsolazioko txapeldunordea: Trintxerpe (Guipúzcoa)

 

Jokalari aipagarriena: Los Indios taldeko atezaina

 

+45 Kategoria

Txapelduna:          Hondarribi (Guipúzcoa)

Txapeldunordea:   Ath Sant Just B (Cataluña)             

 

Kontsolazioko txapelduna: Ademar (Guipúzcoa)

Kontsolazioko txapeldunordea: Real Unión (Guipúzcoa)

 

Jokalari aipagarriena: Iñaki García, Portero del Hondarribi

 

 

Antolakuntzaren partetik gure esker handienak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei txapelketan izandako jarreragatik. Espero dugu Donostian izan duzuen egonaldiaz gozatu izana eta hurrengo edizioan itxarongo zaituztegu.

 

Hurrengo urtera arte!