diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Komunikatu ofiziala

DONOSTI MASTERS CUP 2020 DATA BERRIRA ARTE ATZERATUKO DA

Covid-19aren agerraldiak sortutako egoera ikusita, "Donosti Masters Cup" nazioarteko Beterano Futbol Txapelketako Antolaketa Batzordeak hurrengo edizioaren ospakizuna egun berrira arte atzeratzea erabaki du. Momentuz ekainean kirol-ekitaldirik egingo den ez dago ziurtatuta, ezta herrialde batetik bestera edo erkidegoen artean joan-etorriak egiteko aukera egongo den. Horregatik, eta parte hartzen duten taldeen osasuna eta segurtasuna zainduz, erabaki hau hartu dugu.

Txapelketa iraila edo urrian egitea da gure nahia, baina momentuz egun horietan kirol-ekitaldiak benetan egin ahal izango direnaren berma ez daukagunez, nahiago dugu oraindik data zehatzik ez finkatzea. Horrela, alde batetik, Espainiako Gobernuak kirol-ekitaldiak noiz egin ahal izango diren iragarri arte itxaronez, eta, bestetik, osasun-agintarien gomendioak jarraituz, aurtengo Donosti Mastersaren 7. edizioa ospatu ahal izateko. Berriak izan bezain pronto, izena eman duten talde guztiekin harremanetan jarriko gara, aurreikusitako data berriaren berri emateko.

Txapelketa aurten ere ospatu ahal izatea da gure nahia, eta indar guztiekin jarraituko dugu lanean, talde partaideek Donostian asteburu polit batez gozatzeko aukera izan dezaten, beraien kirol gogokoena praktikatuz.

Batzorde Antolatzailea.

DATA BERRIRA ARTE ATZERATUKO DA

DONOSTI MASTERS CUP 2020 DATA BERRIRA ARTE ATZERATUKO DA

Argazkiak
bideoak