Guztia prest futbol, giro eta lehiaketa asteburu handi baterako
Donosti Masters Cup 2026 hastear dago, eta txapelketa hasi aurretik parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei hainbat informazio garrantzitsu gogorarazi nahi dizkiegu.
Adin-kontrola eta polo ofizialen banaketa egoitza bakoitzean egingo dira, talde bakoitzaren lehen partidua hasi baino ordubete lehenago. Nahitaezkoa izango da jokalari bakoitzaren NAN edo pasaportea aurkeztea.
Horrez gain, parte-hartzaile guztiek istripu-aseguru pribatua izango dute txapelketako partida ofizialetan. Lesiorik izanez gero, beharrezkoa izango da zelaian dagoen txapelketako Staff-ari berehala jakinaraztea, laguntza-protokoloa aktibatzeko.
Txapelketa osoa zuzenean jarraitu ahal izango da webgunearen eta aplikazio ofizialaren bidez; bertan egutegiak, emaitzak, sailkapenak eta albisteak eskuragarri egongo dira. Gainera, hainbat partida zuzenean eskainiko dira gure YouTube kanal ofizialean.
Laster ikusiko dugu elkar futbol asteburu bikain batez gozatzeko!


