diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Arautegia

1.Txapelketaren arautegia

Donosti Masters Cup nazioarteko futbol txapelketa FIFAk eta Espainiako Federakuntzak ezarritako arauetan oinarrituko da.

2. Mailak

Mutilak

. +35: 1989-12-31 aurretik jaiotako jokalariak
+45: 1979-12-31 aurretik jaiotako jokalariak
+50: 1974-12-31 aurretik jaiotako jokalariak
+55: 1969-12-31 aurretik jaiotako jokalariak

Neskak

. +30: 1994-12-31 aurretik jaiotako jokalariak

Mistoa

. +60 Walking Football: 1964-12-31 aurretik jaiotako jokalariak

Baimen bereziak:

  • +35 kategorian, partida bakoitzean 1990-1-1etik 1993-12-31ra bitartean jaiotako 2 jokalari deitu ahal izango dira gehienez (31-34 urte).
  • +45 kategorian, partida bakoitzean 1980-1-1etik 1983-12-31ra jaiotako 2 jokalari deitu ahal izango dira gehienez (41-44 urte).
  • +50 kategorian 1975-1-1 eta 1978-12-31 bitartean jaiotako 2 jokalari deitu ahal izango dira gehienez partida bakoitzean (46-49 urte).
  • +55 kategorian 1970-1-1 eta 1973-12-31 bitartean jaiotako 2 jokalari deitu ahal izango dira gehienez partida bakoitzean (51-54 urte).

3.Txapelketa sistema

 Taldeak 4 taldeko multzoetan banatuko dira. Talde horiek itzuli bakar bateko ligaxka jokatuko dute elkarren artean. Liga bukatzerakoan azkeneko fasea jolastuko da kamporaketa sistemakin. Lehenengo bi taldeak Play Off-a jolastuko dute eta 3. eta 4. taldeak berriz B- Liga. Futbol 7 jolastuko da.

Partiden puntuazioa

• Irabazitako partida: 3 puntu.

• Berdindutako partida: Punto 1.

• Galdutako partidu: 0 punto.

 

Partiden iraupena

1 x 25 min.

 

4. Sailkapenerako irizpideak

1. Fasea (Liga)

 Sailkapenean bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, berdinketa desegiteko erabiliko diren sailkapen irizpideak honakoak izango dira:

  • 1. Golaverage partikularra. Berdinketa eduki duten taldeen jokatuko partiduen emaitza.
  • 2. Golaverage orokorra. Eduki dituzten golen aldea, bai aldekoak eta bai kontrakoak, ligan jokatu diren partidu guztiek batuta. (*)
  • 3. Fair play. Gutxiengo zigor diziplinarioak (11. Puntua)
  • 4. Aldeko gol gehien, ligan sartutako guztiak kontutan izanda .
  • 5. Zozketa informatikoa

(*) Hirukoteko berdinketa badago bakarrik ez dira kontutan izango beste taldeekin izandako golak.

2. Fasea (Kanporaketak) (Play Offak)

 Berdinketarekin bukatzen diren partida guztiak penalti jaurtiketa bidez erabakiko dira, luzapenik gabe, F.I.F.A. arautegiak esaten duen moduan. 3 jaurtitzaileak partida bukatu duten 7 jokalarien artean egon behar dira.

5. Jokalarien eta ordezkoen kopurua

Talde batek, gehienez 12 jokalari sar ditzake partida batean (izen ematea). Gehienez hiru entrenatzaile sartu daitezke partida bakoitzeko.5 aldaketa egitea onartzen dira, atezaina ere5 aldaketa horien barruan sartzen da. Aldaketak ROTATIBOAK dira: aldatutako jokalariak batek zelaian berriro sar daitezke zelaian. Aldaketa guztiak zelai erditik egin beharko dira, epaileak adieraztean eta partidua gelditzean.

6. Akreditazioak eta dokumentazioa

Parte hartzaile guztiek adina adieraziko duten pultserak eramango dituzte akreditazio modura.

Akreditazoak emateko, jokalariek adin kontrola pasa beharko dute, honetarako jokalarien adina adierazten duen dokumentu original bat aurkeztu beharko dute (NAN, pasaportea, kirol fitxa,...). Akreditatu behar diren jokalariak DONOSTI MASTERS CUP-eko JOKALARIEN ZERRENDA OFIZIALEAN egon behar dute inskribatuak. Zerrenda hauek antolakuntzak taldeen esku jartzen ditu txapelketa baino lehen, eta taldeetako ordezkariek aurkeztu beharko dituzte organizazioko pertsonei. Behin izen ematea itxita, ezin izango da jokalaririk inskribatu.

7. Aktak

Antolakuntzak aktak eskura jarriko ditu taldeentzako partidu bakoitzean non txapelketan inskribatuta dauden jokalariak agertuko dira. Honez gain, talde bakoitzaren delegatua partidu bakoitzaren 15 minutu baino lehen dagokion aktan jokatuko duen jokalarien zenbakiak jarri beharko ditu.

8. Taldearen jantziak

 Kamiseta guztiek zenbakiak izan beharko dituzte eta horiek partidako aktarekin bat etorri beharko dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Bi taldeen jantziak berdinak edo antzekoak izanez gero talde bisitariak (partida zerrendan bigarren azaltzen dena) kamiseta aldatu beharko du. Web-orrian ikusi ahal da taldeen kamiseten koloreak.

9. Zelaiak

Belar artifizialezkoak izango dira eta aluminiozko takoak dituzten botekin jolastea debekatuta egongo da. Derrigorrezkoa da zelai hauetan gomazko takoekin jolastea.

10. Puntualtasuna

Ordutegiak zorroztasunez beteko dira. Taldeek, gutxienez, partida hasi baino 10 minutu lehenago prest egon beharko dute. Horrela ez bada, eta antolatzaileen ustetan berandutze hori arrazoirik gabe gertatu bada, partidaren emaitza 3-0 izango da. Futbol 11 eta futbol 8 moduan jokatutako partidetan atsedenaldiek 4 minutu iraungo dute. Atsedenaldi guztiak zelaian bertan egin beharko dira.

11. Zigorrak-erregimen disziplinarioa

Txartel gorri bat (zuzena) ikusten duen jokalariak bat, bi partidaz edo txapelketatik botaz zigortu daiteke (zigorraren arabera). Txapelketan zehar hiru txartel hori ikusten dituen jokalaria hurrengo partidan zigortuta egongo da (partida bat). Txartelak txapelketa guztiaren zehar metatuko dira eta ez dira kenduko hurrengo fasetan.

Talde batek txapelketan zehar jarrera gogorregia azalduko balu (kexa okerrak epaileei, liskarrak beste taldeko arduradunekin eta, bereiziki, antolatzaileekin, etab.) txapelketatik kanporatua izan daiteke. Era larrian kanporatutako kasu guztiak jokalariaren edo taldearen jatorrizko lurralde edo estatuko federakuntzari jakinaraziko zaizkie. Gipuzkoako futbol federakuntzara adskribitutako jokalari batek zelai edo zelai kanpoan bortxakeriaz portatuz gero, inplikatuen izen eta Abizenak federakuntzari pasako lirateke honek edo bere organo zigortzaileak diziplinazko zigorrak jarri dezan.

Talde ordezkariak beraien jokalarien jarreraz arduratuko dira bai epaileengan, bai taldekideengan, bai kontrakoengan, bai ikusleengan, bai antolakuntzarengan eta kirol instalakuntzek duten materialengan (aldagelak, aulkiak, zelaiak…)

Antolakuntzak aldagelak partida hasi eta bukatzerakoan ikustatuko ditu talde bakoitzeko delegatuarekin era aproposean erabiltzen direla ziurtatzeko. Era berean, arduradunak edozein modutako hondatzea gertatzekotan.

Txapelketak Kanporaketa larriak aztertu eta hurrengo edizioetan parte hartzea debekatu dezake. Arau honek jokalari indibidualak ez ezik talde osoari eragin diezaioke.

12. Erreklamazioak

Kexak edo erreklamazioak zelaiaren arduradunari eman beharko zaizkio, partidaren bukaeratik 60 minutu pasa baino lehenago.Ez dira jasoko kexak denbora hau pasa ondoren. Kexa-tasa (50 euro) erreklamazioa egiterakoan ordaindu beharko da. Kexa-tasa berriro eskuratuko da erreklamazioa onartzen bada. Txapelketaren antolatzaileek ez dute onartuko epaileek hartutako erabakiekin zerikusia duen kexarik.

13. Txapelketa batzordea

Partidak bukatu bezain laster bilduko da batzorde hau egunero. Zelaien arduradun guztiekin bilduko da eta egun osoan gertatutako gertakariak aztertuko dituzte. Txapelketa Batzordeak hartutako erabaki guztiak apelaezinak dira eta partaide guztiek errespetatu beharko dituzte, salbuespenik gabe. Txapelketa batzordea partiduak hasi aurretik jokalari guztien pultserak konprobatuko ditu

14. Txapelketa Egitaraua

Txapelketa Batzordeak ahalmen osoa du egoki deritzon aldaketak egiteko partiden egitarauan, multzoen banaketari, jokorako zelaiei nahiz ordutegiari dagokion guztian. Taldeko arduradunari emango zaio aldaketen berri. Aldaketa guztiak Interneten jarriko dira, eta hau izango da antolakuntza erabiliko duen modua aldaketa hauek jakinarazteko

Argazkiak
bideoak