Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Veterans Alella taldeak lehen aldiz hartuko du parte torneoan

Izen-emate berria

Veterans Alella taldeak lehen aldiz hartuko du parte torneoan

Beteranoen torneoaren edizio berrirako izen-emateak erritmo onean doaz azken hilabete hauetan, eta dagoeneko izena eman duten eta udaberri honetan lehenengo aldiz txapelketan parte hartuko duten hainbat klub berri ditugu. Horien artean, Bartzelonako Maresme eskualdeko Veterans Alella talde kataluniarra dago.

Veterans Alellaren kluba duela urte asko sortu zen eta cf Alella baino talde bat gehiago izan da beti. Urtean zehar Bartzelonako liga batean jokatzen dute, eta duela hiru urtetik hona bidai bat egiten dute denboraldi bakoitzaren amaieran txapelketa batean parte hartzeko. Lehenengo urtean Belgikan izan ziren, iaz Granadan, eta aurten gure torneora etorri eta Donostia bisitatzea erabaki dute.

Antolakuntzatik ongietorria ematen diegu, eta espero dugu txapelketako esperientziaz eta Donostiako hiriaz gozatzea.