diariovasco.com
Facebook Twitter Flickr
ES - EU - EN - FR
Donosti Master Cup

Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Granitez+35/Ath. Sant just+45

Granitez +35an eta Ath. Sant just +45an izan dira garaile Donosti Masters Cup-eko 5. Edizioan

Donosti Masters Cup 2018 den Futbol Beteranoko txapelketa Internazional honen 5. Edizioak arrakasta handia izan du.

Ehun partida baino gehiagoko edizioa izan zen, bost zelaitan jokatu ziren aldi berean eta norgehiagoka handiko finalekin, non Granitez(Madrid) +35 kategorian eta Ath. Sant Just(Barcelona) +45ean izan ziren txapelketako garaileak.

Baloia ostiralean hasi zen bueltaka Berion, lehen faseko hamabi partida jokatuz. Zelaiarekin lehen kontaktua izan ostean Miramar Jauregian ospatu zen ongietorri ofiziala, non talde guztien etorrera coctel batekin eta euskal-dantza batez lagunduta gozatu genuen.

Larunbat goizean txapelketa berriro martxan jarri zen eta gainontzeko partidak jokatu ziren Hernani, Don Bosco, Fanderia, Puio eta Berion. Norgehiagoka latzak, euripean momentu batzuetan, non esfortzu handia behar izan zen jokalarien aldetik. Lehen fasea amaitu ostean unibertsitateko jantokian bildu ziren indarrak hartzeko, non haien jokaldi eta emaitzez hitz egin ahal izan zuten.

Nahiz eta neke handia zuten gainean, arratsaldeko partidak oso zirraragarriak izan ziren, taldeek zuten guztia jarri zuten zelaian finalera iristeko asmoz. Horrez gain, laguntza bikaina izan zuten IEMTC masajista institutuko langileen partetik eta eskerrak ematen dizkiegu haien lana eta dedikazioagatik.

Champions League-a Berion ospatu zen, +35eko finalean Full Equip (Alcoy) eta Granitez (Madrid) izan ziren jokatu zutenak, azken hauek 0-1 irabazi zutelarik norgehiagoka zital baten ondoren. Oso gogorra +45-eko finala baita ere,  Hondarribia(Gipuzkoa) eta Ath. Sant Just-en(Barcelona) artean, non katalanek hasierako 0-1-ari buelta eman eta 2-1 amaitu zuten.

Kontsolazio-finalari dagokionez, Puion ospatu zen eta Mollet del Valles(Cataluña) izan zen irabazlea +45 kategorian, partida penaltietan amaitu zelarik Donostia K.E-ren aurka. +35 kategorian Union Sportiva Sants-ek hirugarren kopa lortu zuen Kataluniarenrtzat, Battersea Parken aurka izan zuen norgehiagokaren ostean.

 

Edizio honetako postuak horrela geratzen dira:

 

+35 Kategoria

Txapelduna:          Granitez (Madrid)

Txapeldunorde:   Full Equip (Alcoy)           

Kontsolazioko txapelduna: Union Sportiva Sants (Katalunia)

Kontsolazioko txapeldunordea: Battersea Park (Ingalaterra)

 

Jokalari hoberena: Iñaki García, Hondarribiko atezaina

 

+45 Kategoria

Txapelduna:          Ath Sant Just (Katalunia)

Txapeldunordea:   Hondarribi (Guipuzkoa)             

 

Kontsolazioko txapelduna: Mollet del Valles (Katalunia)

Kontsolazioko txapeldunordea: Donosti K.E

 

Jokalari hoberena: David Barrero, Granitez-eko joaklaria

 

Antolakuntzaren partetik gure esker handienak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei txapelketan izandako jarreragatik. Espero dugu Donostian izan duzuen egonaldiaz gozatu izana eta hurrengo edizioan itxarongo zaituztegu.

 

Hurrengo urtera arte!

Argazkiak
bideoak