Donostia - San Sebastián
2024ko maiatzaren 31etik ekainaren 2ra

Egutegia eskuragarri

Partida guztien egutegia eskuragarri

Donosti Masters Cup 2018-ko partiden egutegia ikusteko aukera duzue. Azkenean 48 taldek hartuko dute parte, 29k +35 kategorian eta 19 +45ean. Guztira 5 herrialde izango dira ordezkatuak: Espainia, Frantzia, Italia, Ingalaterra eta Holanda.

Aurten, berrikuntza bezala, txapelketa ekainaren 8ko ostiralean hasiko da arratsaldez, nahiz eta norgehiagoka gehienak larunbatean egun osoan zehar jokatuko diren.

Guztira 5 zelaitan jokatuko lehen fasea, eta fase finala 2 zelaitan bilduko da: Berio eta Puio. Finalare faseko egutegia ostirala baino lehen argitaratuko da.

Bukatzeko partidak futbol 7 modalitatearen barruan jokatuko direla gogorarazi (6 jokalari eta atezaina) eta norgehiagoka bakoitzaren iraupena 25 minutukoa izango da +35 kategorian eta 20 minutu +45an.